Skip to content

codesyntax/euskalmet-eguraldi-iragarpena

Repository files navigation

Euskalmeten eguraldi iragarpena

Python programa honek Euskalmeten APIa darabil herrietako iragarpena deskargatu eta JSON baten edonoren esku jartzeko.exit

Momentuz proba gisa Antzuola eta Eibarko iragarpenak ekartzen ditu, baina oso erraza da beste edozein herritakoa ere ekartzea.

Nola erabili

Zure ordenagailuan erabili nahi baduzu zera egin:

  1. Lortu API erabiltzeko gako bat Euskalmeten webgunetik

  2. Sortu ingurune aldagai hauek:

    • EUSKALMET_API_EMAIL: gakoa erregistratzeko erabili duzun eposta helbidea
    • EUSKALMET_API_PRIVATE_KEY: Euskalmetek emandako gako pribatua
  3. Instalatu dependentziak (zure ingurunea ez kakazteko, instalazio eta exekuzioarako python ingurune birtual bat erabiltzea gomendatzen dut):

pip install -r requirements.txt
  1. Exekutatu main.py fitxategia:
python main.py
  1. Exekuzioak forecasts izeneko karpetan dagokion herriko iragarpena sortuko du JSON formatuan. Ondoren JSON hori nahi duzun moduan tratatu dezakezu. Exekuzioan jatorrizko JSONa pixka bat moldatzen dut: eguraldiaren sinboloak errazago kudeatzeko fitxategien izena zein den lortzen dut (aldatu nahi badituzu) eta URL osoa ere gordetzen dut (Euskalmet-en irudiak erabili nahi badituzu). Euskalmeten irudiak deskargatu nahi badituzu erabili download_images.py scripta eta images karpetara irudi guztiak deskargatuko dizkizu.

Exekuzio automatikoa

GitHub Actions zerbitzuari esker script hau UTC orduko 6:00, 12:00, 16:00 eta 20:00tan exekutatzen da.

Adibidea:

Hemen duzu Antzuolako iragarpenaren JSON fitxategia: https://raw.githubusercontent.com/erral/eguraldi_iragarpena/main/forecasts/antzuola-euskalmet.json

Hemen duzu Eibarko iragarpenaren JSON fitxategia: https://raw.githubusercontent.com/erral/eguraldi_iragarpena/main/forecasts/eibar-euskalmet.json

About

No description, website, or topics provided.

Resources

License

Stars

Watchers

Forks

Releases

No releases published

Packages

No packages published

Languages