Python programa honek Euskalmeten APIa darabil herrietako iragarpena deskargatu eta JSON baten edonoren esku jartzeko.exit
Momentuz proba gisa Antzuola eta Eibarko iragarpenak ekartzen ditu, baina oso erraza da beste edozein herritakoa ere ekartzea.
Zure ordenagailuan erabili nahi baduzu zera egin:
-
Lortu API erabiltzeko gako bat Euskalmeten webgunetik
-
Sortu ingurune aldagai hauek:
- EUSKALMET_API_EMAIL: gakoa erregistratzeko erabili duzun eposta helbidea
- EUSKALMET_API_PRIVATE_KEY: Euskalmetek emandako gako pribatua
-
Instalatu dependentziak (zure ingurunea ez kakazteko, instalazio eta exekuzioarako python ingurune birtual bat erabiltzea gomendatzen dut):
pip install -r requirements.txt
- Exekutatu
main.py
fitxategia:
python main.py
- Exekuzioak
forecasts
izeneko karpetan dagokion herriko iragarpena sortuko du JSON formatuan. Ondoren JSON hori nahi duzun moduan tratatu dezakezu. Exekuzioan jatorrizko JSONa pixka bat moldatzen dut: eguraldiaren sinboloak errazago kudeatzeko fitxategien izena zein den lortzen dut (aldatu nahi badituzu) eta URL osoa ere gordetzen dut (Euskalmet-en irudiak erabili nahi badituzu). Euskalmeten irudiak deskargatu nahi badituzu erabilidownload_images.py
scripta etaimages
karpetara irudi guztiak deskargatuko dizkizu.
GitHub Actions zerbitzuari esker script hau UTC orduko 6:00, 12:00, 16:00 eta 20:00tan exekutatzen da.
Hemen duzu Antzuolako iragarpenaren JSON fitxategia: https://raw.githubusercontent.com/erral/eguraldi_iragarpena/main/forecasts/antzuola-euskalmet.json
Hemen duzu Eibarko iragarpenaren JSON fitxategia: https://raw.githubusercontent.com/erral/eguraldi_iragarpena/main/forecasts/eibar-euskalmet.json