OnEgin elkarte gastronomikoak kudeatzeko C + GKT aplikazio bat da. Elkarte gastronomiko bateko kontuak egiteko interfaze bat eskaintzen du eta baita elkarteko existentziak... kontrolatzeko modua ere.
Aplikazio hau 2007 urtean garatu zen, egileak Sistemen Informatikan ingeniari tekniko unibertsitate titulua lortzeko karrera bukaerako proiektu bezala garatu zuenean. Egin zenetik ez da aldatu.
Proiektua aztertzera animatzen bazara, kontutan hartu programazio maila nahiko apala dela. C eta GTK proiektua garatu ahala ikasten joan zen egilea eta garai hartako bere maila oraindik ere asko garatzeko zegoen ;)
Instalazio argibideak install karpetako INSTALATU fitxategiaren barnean topatu daitezke.
Ikus LICENSE fitxategia